XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak.

Foru Legeak

14/1996 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari kreditu-osagarri bat ematen diona.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIORDEA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUARI KREDITU-OSAGARRI BAT EMATEKO FORU LEGEA

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan nabarmen gelditu da beharrezkoa dela aurrekontu-zuzkidura handiagotzea, etxebizitza alorreko laguntzak eta hainbat motako dirulaguntzak finantzatu ahal izateko.

Horren ondorioz, behar hauei aurre egiteko kreditu-osagarria ematen da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

1. artikulua.

- 1.500.000.000 pezeta jotzen duen kreditu-osagarria ematen da, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren beharrei aurre egiteko.

Kreditu-osagarri hau 1996ko Gastuen Aurrekontuko 20000 Proiektu, 32220-7800-4312 kontusail, 99001-7 lerroari, Etxebizitzen erabiltzaile, erostun eta sustatzaileentzako dirulaguntzak eta subsidioak. Foru Programa izenekoari aplikatuko zaio eta 1.500.000.000 pezeta joko du.

2. artikulua.

- Kreditu osagarri hau ondoren aipatzen den kontusailaren dirusarrera handiagoen kontura finantzatuko da: Aurreko ekitaldietako superabitaren aplikazioa izenekoa, 11400-8700 kontusaila, 12000 proiektu, 33725-6 lerroa.

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren bian.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.

-- -- A9605671 --